130 metroko etxebizitza Uribe auzoan - Arrasate - Mondragón
Higiezinaren deskribapena
KOKAPENA
Zonalde lasaian kokatutako etxebizitza. Oso ondo komunikatuta dago, etxetik oso gertu ingurabidearen sarrera dago eta. Urbanizazioan zenbait autobus geltoki daude. Urbanizazioan bertan, arraindegi bat, supermerkatu txiki bat eta parean taberna bat aurki dezakegu. Ibiltzen 5 minututara gainontrzeko zerbitzu guztiak aurki ditzakegu, bankua, auzoko dendak, farmazia...
DISTRIBUZIOA
Duplex bat izaterakoan, etxe mota hauetan oso gomendagarria den gauza bat dauka, logela bat komunarekin beheko solairuan hain zuzen ere, gauza ez ohikoa dena. Solairu honetan, egongela, sarrera eta sukaldea aurki ditzakegu, espazio handia (45 m2) sortzen delarik eta argitasun handia dago duen lehio kopuruagatik. Sarreran, gonbidatuendako komun bat dago. Goiko solairuan 4 logela daude eta trasteleku bat, non beste distribuzio bat egiteko aukera ematen duen beharren arabera.
KONTSERBAZIOA
Orain dela pare bat urte erreforma handia egin zen urbanizazioan, fatxada koponketa, patioko teilatua...Etxebizitzari dagokionez, erreforma integrala behar duela uste dugu.
GARAJEA
Marradun bi garaje ditu, bakoitza trasteleku batekin, prezioan barne.
Barneko ezaugarriak
- Trastelekua barne
Kanpo ezaugarriak
- Igogailua
- Zero kotako igogailua
- Garaje barne (Zuzeneko sarbidea)
- Orientazioa : Este